ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

IZEN EMATEAK IREKI DIRA!

Kaixo lagunak!

Udako oporretan deskantsatu eta indarberritu ondoren, Abaraxka ludotekak berriro irekiko ditu ateak (urriak 1).

Bitartean lan eta lan gabiltza hastear dagoen eta ilusioz eta gogoz beteriko ikasturtea prestatzeko. Hala ere, Abaraxka 24/25 ikasturtean izena emateko epea zabalik duzuela helarazi nahi dizuegu.

Urtero bezala www.gazteoiartzun.net-en dituzue galdetegiak.

Laster arte!