ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

KORONABIRUSA DELA ETA: ABARAXKA ITXITA.

Osasun Sailak korona birusa geldiarazteko indartze-neurriei buruzko gomendioak eman ditu. Eremu askotan, kutsatzeko arriskua gutxitzera bideratutako intentsitate handiko neurriak hartu dira, baina gainerakoan ere jende kontzentrazio handiak sor ditzaketen ekitaldiak bertan behera uztea gomendatzen ari da.

Koronabirusak gripearen birusen oso antzeko profila dauka alderdi askotan (transmisioa, gaixotze-heriotza), baina fisikoki kontaktuak edo hurbiltasunak kutsakorra izatea areagotzen du.

Ondorioz, honen bitartez biztanlego guztiari jakinarazten zaio ABARAXKA UDAL LUDOTEKA bihartik, ostirala 13, aurrera itxi egingo dela. Gaurko egunean, aukeran ere bertara ez etortzea aholkatzen dugu. Berriz ere Osasun Sailak adieraztean irekiko ditugu gure ateak.

Milesker

Abaraxkako hezitzaileak