Hona hemen inkesta bat, baina bozkatu baino lehen azpiko historia irakurtzea gomendatuko genizueke.
Zein duzu gustokoen?
(1) (2)
Orain dela gutxi Oiartzun herriko armarriaren ikerketa burutu dute eta ikerketa horren ondorioz, egun dagoena aldatu eta jatorrizkoarekin parekotasun gehiago eta itxura modernoagoa duen diseinu berria duen baten ordez aldatuko da.
 Jatorrizkoa armarria, 1570. urtetik omen dator:
Hau duzue 1914. urterarte erabili izan zen armarria:
Eta hau azken urteotan erabilitako armarria:
 Â
..eta udal ibilgailuetan eta igerilekuetan honako hau ikusiko zenuten:
Eta zein da berria? Ba, jatorrizko armarria eredutzat hartuz ondorengo diseinura iritsi dira:
        Â
Eskubikoa, ekitaldi eta protokolo garrantzitsuko jardueretan bakarrik erabiliko da eta honetatik abiatuz, azpian azaltzen den diseinu eguneratu eta erabilgarrigora iritsi dira.
Orain bozkatu goiko inkestan 🙂
Nik galdera bat dut: Zergaitik aldatu dira koloreak zaharretik berrira? Azken finean, kolore urdinak, adibidez,esanahi berezia ematen digu oiartzuarroi (Futbol kamiseta, udaltzaingoen autoak, hesiak,…) ez al da hala?
Beñat, agian artikulu honetan azaltzen den eskuliburuan izango duzu erantzuna: http://www.gazteoiartzun.net/2007/03/30/oiartzungo-armarri-berria/
“Zergaitik aldatu dira koloreak zaharretik berrira? ”
Dirudienez, jatorrizko armarriak kolore hori omen zuen. Ala komentatu didate behintzat.
Inkestan, oraingoz, lehen zegoen armarria irabazten doa 🙂