Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundian, Unai Erroitzeneak (Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Garraio Publikoko zuznedaria) eta Asier Sarriegik (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria), Oarsoaldea mailan eskola kiroleko larunbateko jardunaldietarako martxan jarri berri den MUGIKORTASUN planaren berri eman dute.
Egitasmo piloto honen ondorioz, ikasturte osoan zehar, eskola kiroleko kirolari eta beraien gurasoek, larunbateko jardunaldietara joateko doako MUGI txartela izango dute (taldeko MUGI txartela).
Honekin batera, larunbateko partiduetara bizikletaz joateko sustapena egingo da eta ikasturtean zehar jarraipena egin ondoren, bukaeran honen inguruko balorazioa egingo da.
Prentsaurrekoaren bideoa:
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!