ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Erreala eta euskarazko Wikipedia

Real Sociedad taldearen logoaAgian ez da momentu egokiena, errealak ez baitu momentu onenak pasatzen ari, baina zenbaitetan ondo datorkigu, talde baten atzetik dagoen historia jakitea, denboraldiko azken txanpan ere gure animoak izan ditzan. Erreala ez bait da orain ikusten dugun epikoa soilik, atzetik duen historia ere badu bere garrantzia eta hau aztertuz, errealak momentu onak ere pasa dituela ikusi dezakegu.

Hona hemen euskarazko wikipedian aurkitu duguna gure taldeari buruz:

Errealaren historiaren datu bitxi batzuk:

  • 1909an, “Club Ciclista de San Sebastián” izenarekin, Espainiako Txapelketa lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3 eta 1 irabazita. Irailaren 7an jaio zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela.
  • 1910eko otsailaren 11n, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, “Real Sociedad” bihurtuz.
  • 1913ko urriaren 5ean Atotxa estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izango zena.
  • 1918ko apirilaren 25ean Gipuzkoako Federazioa sortu zuten, presidentea Salvador Diaz Iraola zela (Benito Diaz ospetsuaren anaia zena).
  • 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2 eta 1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, Gipuzkoako Txapelketa erdietsiz. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
  • 1928an galdu zuen Espainiako Txapelketaren finala, Santander-ren, FC Barcelonaren aurka.
  • 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan gelditu zela. Liga hartako golegile nagusia (“pichichi“), Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen.
  • 1931ko ekainaren 27an, Espainiako II.Errepublika garaian, “Donostia F.C.” izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.
  • 1935ean lehenengo aldiz bigarren mailara jaitsi ziren.
  • 1974ko azaroaren 18an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan eta Banik Ostrava talde txekiarraren kontra (0 eta 1 galdu zuten).
  • 197980 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagokoa hain zuzen ere. Hala ere, hurrengo urte arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2 eta 0).
  • 1981ko apirilaren 26an, Gijón-en, Ligako txapeldun izaten lortu zuten historian lehenengo aldiz, Sporting-en aurka berdindu ostean, Zamorak azken minutuetan lortutako gol mitikoari esker. Taldean historiako jokalaririk garrantzitsuenetarikoak zebiltzan urte haietan: Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegui tartean.
  • 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen taldeak, aurreko urtean lortutako arrakasta berrituz.
  • 1983an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Urte hartan ere, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoizko urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera.
  • 1987an Errege Kopa lortu zuten Zaragozan, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. J. B. Toshack-en urte arrakastatsuak ziren hau eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
  • 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoizko urrutien. Alemaniako beste talde batek, Stuttgart-ek oraingoan, blokeatu zieten aurrerako bidea.

Errealaren informazio guztia eta datu gehiago beheko estekan.

(Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Real_Sociedad edo erdarazko bertsioan http://es.wikipedia.org/wiki/Real_Sociedad)Â