ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat

Apirilaren 28an, goizeko 9:30etik 13:30era, urritasunen bat duten eskolarrek jarduera desberdin batez gozatzeko aukera izango dute, kasu honetan eskaldaz, Elorsoro Kiroldegiko rokodromoan.

 

Helburu nagusia:

Urritasunen bat duten ikasleei beren autoestima areagotzen laguntzea, espazio-eremu berri batetik mugitzeko gai direla nabaritzeak ematen duen plazerra segurtasunez probatzeko aukera emanez, zutikako lur eremu batetik mugituko baitira.

Edukiak eta jarduerak:

  1. Parte hartzaileak eta monitoreak aurkeztea eta ibilbidea azaltzea.
  2. Materiala ezagutzea: erabili behar diren materialak ukitzea, hala nola, presak, soka, arnesa, mosketoiak, eta abar. Osagai bakoitza nola erabiltzen den ezagutzea.
  3. Sokarekim eta arnasarekin trebatzea:lurretik zentimetro batzuetara sokatik zintzilik egotearen esperientzia probatzea.
  4. Eskalatzearen simulazioa: postura egokiak hartzea, lurretik metro batera horma-barretatik barrena mugituz.
  5. Benetako eskalada: rokodromoan egokituta dauden bideetako bi igotzea.
  6. Jarduera ebaluatzea: hizketaldi bat monitoreen eta partaiden artean.

 

Jarduera Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak antolatzen du eta izen-emateak ikastetxearen bidez egin beharko dira.