Oarsoaldea Eskualdeko Eskola Kirola koordinazio mahaia eta Real Sociedad Fundazioaren arteko lehen elkarlana martxa jarriko da aurten. Urtero, eskualdeko eskola kiroleko koordinatzaileen eskutik (Kirolaisi) eskualdeko entrenatzaileek formazio saio ezberdinak jasotzen dituzte. Urtero formazio hau helburu ezberdinak lortzera bideratzen da eta horretarako saio praktiko mota ezberdinak prestatzen dira entrenatzaileekin lantzeko.
Real Sociedad Fundazioak, eskualdeko eskola kirolaren aldeko apostua egin duela aprobetxatuz, aurten, gure entrenatzaileentzako formazio saioak Kirolaisi eta Real Sociedad Fundazioko teknikarien eskutik burutuko dira.
Formazio saio hauek honako datetan izango dira:
- Urriak 29 eta 30
- Abenduak 3 eta 4
- Urtarrilak 21 eta 22
Egun guzti hauetan 16:30etatik 18:00etara izango dira.
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!