Google Maps eta Google Earth, Google-k dituen antzeko bi aplikazio dira. Hauekin mundu osoa ikusi dezakegu satelite edo hegazkin bista batetik. Munduan zehar ibilalditxo bat egin dezakegu etxetik mugitu gabe, imajinak benetan ikusgarriak direlarik.
Bien arteko desberdintasun nagusiena, zenbait aukera aparte, Google Maps webgune bat dela eta Google Earth ordea, gure ordenagailura deskargatu dezakegun aplikazio bat:
Â
(Google Earth)
Â
Bietan, herri eta hiri baten izena jarriaz, goiko bista batean, herri hori ikusi dezakegu. Adibidez: Tokyo
Â
Â
Google Earth aplikazioan gainera eta zenbait hiri nagusienetan, 3D-ko edifizioak ere ikusterik ditugu. Tokyorekin jarraituz:
Â
Â
eta Oiartzun? bai, Oiartzun ere ikusi dezakegu (Oiartzun idatzi eta automatikoki Oiartzurantz abiatuko gara) eta hurbiltzen baldin bagara ere herriko ikastetxeak ere errez ikusi ditzazkegu. Antzematen Haurtzaro eta Elizalde ikastetxeak?:
Â
Â
Google Earth aplikazioa deskargatu aurretik nola funtzionatzen duen ikusteko 2 minutuko bideo hau ikusi dezakezu. Bertan Malasia, Brisbane eta Singapur-tik bidaialditxo bat egiten du eta aplikazio honen zenbait aukera azaltzen dizkigu. Aplikazioa ezagutzen ez duzuenentzat oso interesgarria:
[youtube]iZzMoQRjmaQ[/youtube]
Â
eta Google Maps? Ba, bideo batean ikustea baino bertara joatea duzu errezena eta bertan probatu funtzionamendua: Google MapsÂ
Mapa, Satélite, HÃbrido: Ikuspegi ezberdinak dira:
- Mapa: mapa batean marrazturik bideak, herrien eta kaleen izenak… ikusi ditzazkegu
- Satélite: satelite edo hegazkin batek egindako argazkietaz baliatuz goiko bistatik mundu osoa ikusteko aukera dugu
- HÃbrido: Aurreko bien nahasketa da
Â
- Goikaldean ezkerraldean agertzen diren geziak mapan zehar norabide guztietan mugitzeko dira.
- Gezi hauen azpian dagoen erregela antzekoa zoom-a egiteko balio du, hau da, gauden bistan, urrutiratu edo gerturatzeko
Probatu aukera guzti hauek Google Maps webgunean. Hurrengo batean, Google Maps-era hurbilduko gara bertako zenbait aukera interesgarri ezagutzera. Adi beraz!
Â
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN