Ikastetxeek bere eskola ordutegitik kanpo eskeintzen duten jarduera multzoa da. Bere helburua kirol hastapena da eta haur guztiek parte hartu dezakete bertan.
      Â
    Gaur egungo eskaintzan, Eskola Kirola egiteko aukera 8  urterekin hasi (L.H.3.) eta 16 urterekin (D.B.H.4.) amaitzen da. Adinaren arabera haurrak kategoria ezberdinetan banatzen dira hurrengo sailkapena jarraituz; Â
BENJAMINAK |
L.H.3.eta L.H.4. |
ALEBINAK |
L.H.5.eta L.H.6. |
INFANTILAK |
D.B.H.1.eta D.B.H.2. |
KADETEAK |
D.B.H.3.eta D.B.H.4. |
Â
  Â
    Oiartzun, Oarsoaldeako herria dugun heinean, bailara mailan aurrera eramaten ari den Eskola Kiroleko Proiektuan ere sarturik dago Lezo, Errenteria eta Pasaiarekin batera. Proiektu honen helburua zera da; haur edo gaztea gai izan dadin Eskola Kirola amaitu ostean, gehien gustatzen zaion eta bere ezaugarriak kontutan harturik hobekien ematen zaion kirol jarduera praktikatzen jarraitzeko.
    Honetarako larunbatero topaketa ezberdinak antolatzen dira, batzuetan partiduak jolasteko (saskibaloia, eskubaloia, hockeya, futbola, errugbia…) eta beste batzuetan beste mota batzuetako jarduerak burutzeko (natura jarduerak, herri kirolak, kirol egokituak…). Guzti honen bidez ahalik eta eskaintza zabalena luzatu nahi da herriko haurrei.
                                Â
   Â
           Â
Â
Â
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat
Abittu zerbitzuak kirol jarduera fisikoaren orientazioa eskainiko die oiartzuarrei