Urtarrilaren 3an argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udal ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua esleitzeko deialdia.
 Udal ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua esleitzeko deialdia
Udal Osoak, 2006eko abenduaren 4ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, Oiartzungo udalerrian ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua zeharkako kudeaketaren bidez -kontzesio edo emakida administratiboa zehazki egitea erabaki zuen eta horretarako prozedura ireki bidezko lehiaketa arautu behar duen baldintza administratibo partikularren plegua onartu eta kontratazio espedienteari hasiera ematea erabaki zuen, prozedura arruntaren bidez. Erabaki hau jendaurrean egongo da hogei lanegunetako epean, interesatuek aztertu eta egoki deritzoten erreklamazioak aurkez ditzaten. Aldi berean lehiaketara deitzen da, hau, erreklamaziorik balego hauek erabakitzeko behar den haina denbora atzeratuko baldin bada ere.
1. Lizitazioaren xedea.
Lizitazioaren xedea ludoteka, gazte informazio puntua eta udaleku irekien zerbitzua zeharkako kudeaketaren esleipena da.
2. Kontratuaren iraupena.
Bi urte, beste bira luza daitekeena.
3. Lizitazio oinarria.
Lizitazio oinarria urteko ehun eta hamar mila eurotakoa da (110.000 €). Lizitazio oinarria beherantz hobetu daiteke.
4. Esleitzeko modua.
Kontratuaren xedea duen zerbitzua lehiaketa bidez esleituko da.
5. Lizitazioan parte hartu ahal izateko agiriak.
Baldintza administratibo partikularren pleguan adierazitakoak.
6. Eskaintzak aurkezteko epea.
Enpresa lizitatzaileen proposamenak Oiartzungo Udaleko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira, 8:30etatik 13:30etara bitartean, hogeita sei (26) egun naturaleko epean, lizitazioaren iragarpena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitara ematen den biharamunetik kontatzen hasita. Aipaturiko eguna larunbatean edo jaiegunean egokituko balitz, epea hurrengo lanegunean amaituko litzateke.
7. Proposamenak irekitzea.
Kontratazio Mahaiak proposamenak irekitzeari ekingo dio,proposamenak aurkezteko epea amaitzen den biharamunetik kontatzen hasi eta zazpi lanegunetako batean, Oiartzungo Udaleko Batzar Aretoan.
Â
More Stories
Adi! Taldean garatzeko egitasmo bat al duzu?
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Uda Kirola 2018 eskaintza, PREST!!