ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Flickr (III): Oinarrizko erabilera

Flickr

Aurreko artikuluan (Flickr (II): Kontu bat irekitzen) Flickr-en kontu bat berri bat irekitzen aritu ginen, gure argazkiak eta imajinak igotzeko leku bat izateko eta gaur argazkiak nola igotzen diren azalduko dugu.

Lehenik Flickr-era goaz: www.flickr.com eta bertan, goian eta eskubian honako hau ikusiko dugu:

Flickr 

Sign in sakatu eta gure datuak eskubiko kuadrotxoan:

Gure Yahoo! ID eta gure Password-a (aurreko artikuluan definitu genituenak)

Flickr

eta Sign In botoia sakatu.

Prest barruan gaude!

Konektatzen garen lehenengo aldian ondorengoa galdetuko digu:

Flickr

Lehioan zein izen agertzea nahi dugun. Gure adibidearen kasuan: Jon Arrue 

Ongi. Argazkiak Flickr-en zintzilikatzeko bi aukera ditugu:

1. Manuala:

Flickr

Upload Photos-en sakatzerakoan ondorengo lehioa agertzen zaigu:

Flickr

Ezkerraldean dugun kapazitate guztia azaltzen da (100 Mega) eta ehunekotan zenbat erabili dugun dagoeneko (0%). Argazki bakoitzak gehienez 5 Mega izan ditzazke eta azpian Private edo Public aukeratuz edozeinek ikustea edo bakarrik guk nahi ditugun pertsonak ikusteko aukera izango dute:

Choose the privacy settings

Private
Public

Batera 6 argazki igo ditzazkegu, agertzen diren 6 kuadrotxoetako eskubiko Examinar… botoian sakatuz eta gure ordenagailuan argazkiak aukeratuz:

Flickr

Azaltzen den lehioan guk nahi dugun artxiboa aukeratu eta Abrir sakatu eta horrela nahi ditugun 6 argazkiekin (gehienez).

Add tags for ALL these images kuadrotxoan, aukeratu ditugun argazkiei etiketa bat jartzeko aukera ematen digu.

Aukeraketa eta etiketa jarri ondoren upload sakatu eta gure argazkiak automatikoki igoko dira

Flickr

Argazki gutxi batzuk baldin baditugu hau da modurik errazena, baina argazki dexente igotzerakoan tresna astuna biurtzen da. Horregatik bigarren aukera bat dago. Baina hori hurrengo artikulu batean izango da 🙂