Igerilekura joateko asmoa zuten gaur HHko haurrek, baina eguraldia ikusita plana aldatzea erabaki dute: 3 urtekoak jolasean ibili dira, pultserak egin dituzte eta azkazalak margotu! 4 urtekoak Iturriotza joan dira; 5 urtekoak, berriz, herri kiroletan aritu dira eta ondoren igerilekura joan dira. 1. eta 2. mailakoak altxorraren bila ibili dira, 3. eta 4. mailakoek sukaldaritza tailerra egin dute, eta 5. eta 6. mailakoek, sahararrekin batera, mural eder-ederra margotu dute. Hauek bai artistak!
More Stories
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 29, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 26, PLANGINTZA