ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UDALEKUAK: uztailaren 19a

Igerilekuan izan dira gaur txikienak, eta gero jolasak eta eskulanak egin dituzte. LHko neska-mutilek, berriz, ezusteko batekin hasi dute goiza: iritsi direnerako dantzarako prest zituzten begirale martxosa batzuk, aerobic-eko arropa eta guzti. Gorputza berotuta ederki hasi dute goiza! Gero 1. mailakoei amona Juli etorri zaie bisitan sendabelarrei buruz pixka bat irakastera; amona Juliri agur esan eta “transformer” egin dute ondoren. 2. mailako neska-mutil batzuk Oiartzun irratian izan dira kontu kontari eta sukaldaritza tailerra egin dute gainerakoekin elkartu direnean. Gaur bisiten eguna izan da, inondik ere: 2. mailakoei Oiartzungo jubilatu batzuk etorri zaizkie beraien jolasak eta txikitako kontuak kontatzera. 3, 4, 5, eta 6. mailakoak eta sahararrak igerilekuan izan dira. Eta 2. mailakoek irratian egin bezala, zaharrenek blog honetan kontatu dute aste honetan egindakoaren berri.