XXXVIII. Ibilaldi Neurtua
Bizardia elkarteko mendi taldeak, Oiartzungo XXXVIII. Ibilaldi Neurtua antolatuko du datorren igandean, hilak 23, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Doneztebe plazan hasi, eta bost orduko ibilaldia egin ondoren, Gurutzen izango dute helmuga mendizaleek.
Irteeran izan nahi dutenek, igandean bertan eman behar dute izena. Bizardiako Mendi taldeak jakinarazi duenez, mendia gustuko duten guztiek parte har dezakete. Aurreneko taldea 07:30ean aterako da Doneztebe plazatik, eta besteak minututik minutura. Elizalde auzotik abiatu eta Lezo aldera joko dute handik Jaizkibel mendia zeharkatzera. Hortaz, Urkabe, Agerre, Jaizkibel, Ameztoi, Jaizkibelgo antenak, Santa Barbara Paradorea, Alarguntza, Gaintxurizketa, Arkale, Bunkerre izeneko parajeak igaro eta Gurutze auzoan amaituko dute.
Bidean zehar zenbait tokitan fruta eta ura jarriko dituzte mendizaleak indarberritzeko eta amaieran hamaiketakoa izango dute elkartean.
Ehiza ibilaldia, Arkalen
Bizardiako Ehiztari taldeak, egun berean, urtero egin izan ohi duten ehiza ibilaldia antolatuko du. Jarduera Artaleko zelaietan burututuko da, goizean zehar.
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
XXXIX. Ibilaldi Neurtua eta ehiza ibilaldia datorren igandean, Bizardia elkartearen eskutik
Euskal Herriko Slalom Txapelketa Elorsoron