Bihar, Urriak 16tik hasita, asteartero Gazte Informazio Bulegoan kirolari buruzko zalantzak argituko dizkizun aholkularitza izango duzu eskura.
Kirolari, kirolzale eta kirol elkarteei zuzendutako zerbitzua izango da, kirolaren inguruan izan ditzakezun kezkak argitzera bideratua. Kirol aholkularitza zerbitzuak gai ezberdinetako zerbitzuak eskainiko ditu: entrenamenduak diseinatzatik hasi eta kirol elkarte bat osatzeko beharrezko informazioa emateraino.
Zure zalantzak argitzeko pasa zaitez asteartetan 18.15etatik 19.30ak bitarte Gazte Informazio Bulegotik (Mendiburu kalea 5, behea), deitu 943 49 11 05 telefonora edo idatzi kirolaholkularitza@gmail.com helbidera.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN