Pasa den, Irailak 23, larunbata, Bizikleta festa ospatu zen Oiartzunen. Bertan, Atamitx Trails Gazte taldeak Mountain Bike Trabesia Herrikoia eta Atamitx BMX Trails erakustaldia antolatu zuten.
Eguraldi apartaz lagunduta jende mordoa bildu zen bai mountain bike trabesian parte hartzera bai ‘kanpillo’ berria ikustera.
Atamitx Trails Gazte taldeak, aurretik dena bikain prestatu zuten eta 3:30etan mountain bike trabesiaren izen-emateekin hasi ziren:
Â
– Mountain Bike Trabesia Herrikoian, bi zirkuitu prestatu ziren, bat 11 kilometrotakoa (15 urtetik aurrerakoentzat) eta beste bat 2,5 kilometrotakoa (15 urtetik beherakoentzat)
Gaztetxoenak ekin zioten lanari eta Oiartzungo Udaltzainen atzetik gogoz aritu ziren beraien zirkuituan:
Bukatzerakoan, Atamitx BMX Trails Gazte taldeak abituallamentu bat prestatua zuten gaztetxoentzat eta guztiek eskertu zuten, bai ura bai jatekoa:
Helduagoak, gutxi izan baziren ere, gogoz ekin zioten lanari eta udaltzainen esanetan gogor eman zioten zenbait aldapetan. Hauek ere merezi izan zituzten jasotako txaloak:
Â
Â
 – Atamitx BMX Trails erakustaldia: Jarraian, BMX Trails modalitaterako ‘kanpillo’ berrian erakustaldia antolatu zuten Atamitx Trails Gazte taldeak. Bertatik ikus ahal izateko, gerturatu zen jendeari bertara jeisteko gonbitea luzatu zieten. ‘Kanpilloan’ salto ezberdinak eskeini zituzten eta speaker lanetan zegoen gaztea ikuslegoari saltoen berri eman zien. Hona hemen ‘kanpilloan’ egindako erakustaldiaren zenbait une:
Bukaeran, eta Mountain Bike Trabesia Herrikoian parte hartu zutenene artean opari ezberdinak zozketatu ziren:
Ezin amaitu kronika, egun horretan lanean aritu edo laguntza eskeini zutenei eskerrak emanez:
Oiartzungo Udaltzaingoa
Larrialdiak
Pikabea sonoritatea
Oiartzun Karabanak
TXIMELA
…eta antolatze lanetan aritu ziren gazte guztiei
Â
Â
Ederra festa, benetan. Zorionak bizikleta jaialdiagatik eta segi horrela datozen urteotan. Mendi bizikletazaletasuna sustatzen duzue horrelako ekimenekin. Guk, Bizkaialdean, zuen festaren erreferentzia ipini dugu gure MTB taldearen blogean.
Ikusi dut Aixerrota mendibizikleta elkartearen bloga. Zorionak zuei ere zaletasun hau zabaltzeagatik.
Mila esker Gorka