Iritsi dira herriko auzoetako azken festak. Aste buruan zehar Ugaldetxon San Migelak ospatuko dituzte ekintza mordoarekin!”
Egitaraua:
Irailak 23, ostirala:
– Arratsaldeko 19.00etan jaiei hasiera emango zaie suziri, buruhandi eta trikitilariekin.
– Gaueko 19.30etan euskal preso eta iheslarien aldeko enkartelada.
– Ondoren afari merienda: norberak eramandako tortilla, gazte, pintxoak,…
– Gaueko 22.00etan herri musika txokoko musikariak eta ondoren, berbena Gugaz! taldearekin.
– Gaueko 22.00etan garai bateko Atamitxen XXXIII.Truk txapelketa
Irailak 24, larunbata:
– Arratsaldeko 16.00etan haur jolasak.
-17.30etan: Duatlhoia
4-8 urte bitartekoak 300m korrika eta 800m bizikletaz egin beharko dituzte.
9-12 urte bitartekoak 500m korrika eta 1000m bizikletaz.
Norberak bere kaskoa eraman behar du. Ondoren txokolatada.
– Jarraian Atamitx Trails bizikleta ikuskizuna izango da. (bide gorri inguruan)
– 20.00etan Zine emanaldia karpan, Izotz aroa 3 (Ice Age 3)
– Gaueko 21.00etan: auzo afaria atamitxen eta ondoren dantza saioa Laja II eta Narbaizarekin.
Irailak 25, igandea:
– Goizeko 9.00etan diana auzoan zehar, Lartaun txistulari taldearekin.
– Goizeko 11.30etan pilota partiduak txipitoko frontoian. (bustia egonez gero, Kontsejupean izango dira).
– Eguerdiko 12.00etan Haurtzaro dantza taldea.
– Ondoren toka txapelketa.
– Arratsaldeko 17.00etan goitibera jaitsiera txipitoko maldan (14 urtetik gorakoentzat).
– Ondoren haurrentzat, puzgarriak eta ohe elastikoak.
– Bukatzeko sardina jatea, ogi tartekoak eta 19.30etan zezen eta goitibera suzkoa.
Irailak 29, osteguna (San Migel eguna).
– Goizeko 10.30etan meza Atamitxen
– Ondoren hamaiketakoa doan (aldez aurretik txartela jaso Intxixu tabernan)
– Gaueko 20.00etan festen bukaera bertso poteo eta kalejirarekin.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN