Iada, udalekuen azken txanpan sartu gara eta bihar Iturriotzko festen hasiera dela eta auzoa udalekuetan egindako apaingarriekin apainduko dugu eta goizaren lehen orduan, udalekuetako maila guztiek flashmob grabaketa egingo dugu Iturriotzen bertan.
Gogoratu, bihar, flashmoba grabatzeko adin bakoitzan dagokion kamiseta kolorea ekarri behar duela: HH udalekuetan margotutako kamiseta txuria erabiliko dute, LH1 horia, LH2 gorria, LH3 berdea, LH4 urdina eta LH5-LH6-SAHARA arros, more edo lila.
Jarraian, flashmob grabaketaren ondoren maila bakoitzak egingo dituen ekintzak aipatuko ditugu:
HH 3. Iturriotz ezagutzen
HH4, HH5. Jolasak Iturriotzen.
LH1, LH2, LH3. Igerilekua
LH4, LH5, LH6. Erreka
Bestalde, jakin, 1. hamabostaldiko talde argazkiak www.gazteoiartzun.net orrian dituzuela.
More Stories
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 29, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 26, PLANGINTZA