Euskal Dantzarien biltzarrak antolatzen duen Aurresku eta Soinu Zahar txapelketaren kanporaketa izango dugu asteburu honetan Oiartzunen.
Aurreskuan mutilek hartzen dute parte eta Soinu Zaharren atalean neskek.
Bi kategoriatan banatzen dira adinaren arabera, 7-11 urte artekoek A saila osatzen dute eta 12 urtetik 15 urte bitartekoek B saila. Egun bakoitzean kategoria bakoitzeko kanporaketa egiten da.
Larunbata 12: B saila
Ordua 4.30etan Elorsoro kiroldegian
Neskak: 29 (Oiartzurrak: Goiuri Arzallus eta Udane Galardi)
Mutilak: 14 (Oiartzuarrak: Aritz Olarte, Ekain Susperregi eta Eneko Iparragirre)
Igandea 13: A saila
Ordua 11.00etan Elorsoro kiroldegian
Neskak: 17 (Oiartzuarrak: Katerin Artola eta Nerea Bideira)
Mutilak: 13
More Stories
Euskal Herriko Slalom Txapelketa Elorsoron
Ostegun honetan, Elorsoro Kiroldegian: Gipuzkoako II. slalom saria!
Larunbat honetan, Elorsoro Kiroldegian: Oiartzungo I. slalom saria!