Altzibarko Olalde eremuko urbanizazio proiektua behin betiko onartu du Hirigintza Batzordeak. Datorren astean Gobernu Batzordeak onartuko du. Olaldeko eremuan babes ofizialeko 91 etxebizitza eta tasatutako 41 eraikiko dira; guztira, 132.
Olaldeko etxebizitzen oinarrizko proiektua ere epe laburrean prest izango du Udalak. 132 etxebizitzak lau bloketan eraikiko dira. Hiru eta bost solairu arteko eraikinak izango dira. Altzibarren eraikiko diren etxebizitza tasatuak Udalak zozkatuko ditu. Babes ofizialeko etxebizitzak nola banatuko diren zehazteko, datorren astean bilduko da Udala Etxebiderekin.
Promozio honen inguruan informazio gehiago nahi duenak, Udalaren Etxebizitza Bulegora jo dezake (Fermiñene etxea, Aialde kalea 2 edo 943 49 10 00 telefonora deituta astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara).
Albistearen inguruko informazio gehiago:
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN