Kaixo guztioi:
Zer moduz? Ihauterietara gerturatzen ari garen honetan, festa iritsi aurretik, kirol pixka batekin gatoz beste jardunaldi batez. Oraingo honetan, gure kirolari gazteenek, benjaminek alegia, banakako kiroletako jardunaldi berezia edukiko dute. Oraingo honetan igeriketaren txanda izango da, urteko bigarren ur saioa hain zuzen ere. Bertan, ariketa ezberdinak burutu beharra izango dute jolas moduan antolatuta egongo direlarik, beti ere Oarsoaldea Igeriketa Taldeko begiraleen laguntzarekin.
Bestalde, alebinek, beren taldekako kiroletako jardunaldiekin jarraituko dute, beren ligaxketan erabat murgilduta. Ikastetxeen arteko eta ikastetxe bereko taldeen arteko derbiren bat badago beraz, saltsa eta guzti dator jardunaldia. Hauek dira xehetasunak:
- BENJAMIN GUZTIEK IGERIKETA OIARTZUNGO ELORSORO KIROLDEGIAN
*Elizalde, Haurtzaro, Langaitz eta Beraun Berri 10:30 tan
*Ez ahaztu: txanoa, toalla, betaurrekoak eta txankletak.
- ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA OIARTZUNGO ELORSORO KIROLDEGIAN
*Langaitz A – Elizalde A 9:15 tan
*Haurtzaro A – Beraun Berri 9:15 tan
*Haurtzaro B atsedena
- ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN
*Haurtzaro C – Haurtzaro D 9:30 tan
*Elizalde C – Telleri C 9:30 tan
*Elizalde B – Orereta A 10:30 tan
- ALEBIN NESKAK 1 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN
*Elizalde A – Lizeoa A 10:30 tan
*Elizalde B – Haurtzaro A 11:30 tan
- ALEBIN NESKAK 2 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO DON BOSCO FUTBOL ZELAIAN
*Haurtzaro B – Langaitz A 9:00 tan
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat
Abittu zerbitzuak kirol jarduera fisikoaren orientazioa eskainiko die oiartzuarrei