Kaixo guztioi:
Urtarrila izotzez betea daukagun honetan, berotasun pixka bat eman nahi diegu gure gorputzei, eta beste kirol jardunaldi bat burutzea izango da erremediorik onena. Asteburu honetan, gure kirolari gaztetxoenak, benjaminak, beren ligaxkak jokatzera itzuliko dira, pasa den larunbatean frontoietan pilotan jolasten ibili ondoren. Benjaminek beraz, talde kirolak edukiko dituzte. Alebinek ordea, talde kirolak utzi eta herri kirolak landuko dituzte. Badakizue beraz, bakoitza bere jardunean, gogotsu eta animoz beteta. Hauek dira jardunaldiko xehetasunak:
- BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK FUTBOLA ERRENTERIAKO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN
*Telleri A – Elizalde A 9:00 tan
*Elizalde B – Haurtzaro A 10:00 tan
- BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMON IKASTETXEAN
*Lezo A – Elizalde D 9:00 tan
*Elizalde C – Haurtzaro C 9:45 tan
*Langaitz A – Haurtzaro B 12:45 tan
- BENJAMIN NESKAK 2 TALDEAK SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN
*Elizalde – Lezo C 11:30 tan
*Lizeoa C – Haurtzaro 11:30 tan
- ALEBIN GUZTIEK HERRI KIROLAK LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN
*Telleri, Elizalde eta Koldo Mitxelena 9:00 tan
*Beraun, Karmengo Ama, Gamon eta Haurtzaro 12:00 tan
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat
Abittu zerbitzuak kirol jarduera fisikoaren orientazioa eskainiko die oiartzuarrei