ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Udalak, udan euskara ikasle izan direnentzako laguntzak emango ditu

igazte logo berria txiki

Bihartik hasita Urriak 8ra bitarte izango da laguntza eskatzeko epea Udaletxeko Informazio bulegoan.

Beken helburua euskara ikasten ari direnei bidea erraztea eta ikasle izan daitezkeenak animatzea da. Asmoa ahal den herritar gehienek euskara ikasteko aukera zabala izatea da.

Oiartzuar guztiek jaso ahal izango dute matrikularen kostuaren erdia. Hala ere, euskararen normalizaziorako lehentasunezkoak diren hainbat sektoretako herritarrek (familiak, elkarteak, merktariak…), langabetuek, pentsiodunek eta ikasleek matrikularen %70 jaso ahal izango dute. Barnetegietako egoitza eta garraio gastuen %20 ere lagunduko du Udalak, Euskara Sailaren bidez.

Laguntza jaso ahal izateko, ikasleen saioen %85 asistentzia, gutxienez, egiaztatu beharko dute.