Kilometroak 2006ko abestia dagoeneko entzungarri duzue eta nola ez ba, gure blogean ere zintzilikatu dugu nahi duenak jeitsi ahal izateko.
Gozatu Alaitz eta Maiderren musika eta Jon Martinen hitz goxo eta alaiekin.
Zuen eritzia nahi dugu. Lehenik entzun eta gero esaiguzue ea musika, erritmoa, letra… gustukoa duzuen. Artikuluaren azpian zuen eritzia jasotzeko sakatu Iruzkin bat idatzi » estekan. Animatu!!
Hemen duzue abestiaren esteka:
Eta hau bere letra:
Sinplea da hau:
maite dut eta maite nau
nahiz ta hori elkarri
ez aitortu sarri.
Begira,
sentimenduak
hitzak bezala landuak
bihotzetik mihira
galdu egiten dira.
Ezagutu nuen egunean
nintzen haur
orduzkeroztik barrenean
Desioa bihurtu zait behar
lehertzear
esango diot azkenean
eta gaur…
Ingo yeu, ingo ñeu
Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu
Hartuaz eta emanaz
Hasiak, hazi,
erabili ta ikasi
etorkizuna gaurtik
hasten da, badakit.
Begira
mihien hezean,
maiz erabili ezean
hitzek duten distira
mantentzea ezin da.
Zertako jo beste batengana
ematen
badit beti behar dudana?
Goza dezadan ni osa nazan
ta esan
hotsak ta hitzak erdibana
ta aurten
Ingo yeu, ingo ñeu
Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu
Hartuaz eta emanaz…
Joan ikasten 🙂
oso ondo dago abestia lehengo aldiz eskolan entzun nuen eta oso ondo dago asko gustatu zitzaidan ez dakit ze taldek kantatzen duen bñ ZORIONAK!muxu bat!