ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Gazteen Euskal Legea

Gazteen Euskal LegeaEusko Jaurlaritzak, euskal erakunde publikoak, gazte eragile eta gazteekin batera Gazteen Euskal Legea eratzeko prozesua abiatu du. Lege honekin gazteengan eragina duten hainbat eremu zehazten, arautzen eta babesteaz arduratuko da besteak beste.

Dagoeneko euskal erakunde publikoekin lanean hasi dira eta epe laburrean “gazte-ontziak” prestatzen hasiko dira Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren bitartez.

Gazteek aukera ezin hobea dute, lege honetarako beraien kezkak, desioak, grinak…azaltzeko, horretarako Eusko Jaurlaritzak blog bat martxan jarri baitu ekarpen guztiak kontutan izateko asmoz.

Gazteen Euskal Legearen Bloga

Bertan, dagoeneko zenbait gai jorratu dira:

Gazteen adina
Emantzipatu
Etxebizitza eta emantzipazioa
Gazteriaren eskubideak
Gazteria ez da batere identifikatzen instituzioekin eta ez du sentitzen hauek bere zerbitzura daudela
Aisialdia
Gazte ekipamenduak
Gazteriaren obligazioak

Nahi izan ezkero, bertan sartu eta zure iruzkina gehitu dezakezu. Orain duzu aukera!!