Zer da Kanabisa?
“Cannabis sativa” landarearen erretxin, hosto eta loreetatik mundu osoan gehien erabiltzen diren substantzia psikoaktiboak lantzen dira: haxixa eta marihuana.
Bere ondorio psikoaktiboen erantzulea den kanabisaren printzipio aktiboa THC da (tetrahidorkanabinola), substantzia kontrolatuen zerrendan sartua.
Bere kontzentrazioa aldatu egiten da prestakinen eta produktuen jatorriaren arabera.
Itxura
– Haxixa: Landarearen hostoak arraspatzen dira eta landarea lehortu ondoren lortzen den hautsa erantsiz lortzen da erretxina edo haxixa. Xafla zanpatu moduan ageri da, kolore berde, marroi edo horia duten barratxoak dira; kolorea produkzio eskualdearen arabera aldatzen da.
Tabakoarekin nahasiz erre ohi da: “porro” izenarekin ezagutzen da.
Haxixa gutxi edo asko toxikoak diren beste substantzea batzuekin nahasten da, besteak beste, henna, parafina eta betuna.
– Marihuana: Hostoak, zurtoinak eta loreak, behin lehortu ondoren. Tabakoarekin nahasiz erre ohi da, forma konikoa duen zigarro baten antzera ( porroa, peta, kanutoa,… ) deitu ohi zaio, haxixaren antzera.
– Olioa: Printzipio aktiboaren kontzentrazio handiagoa duen prestakina. Pipan kontsumitzen da gehienetan. Gaur egun, ez da gehiegi erabiltzen.
ONDORIO ETA ARRISKUAK
Kanabisaren kontsumoaren ondorioak aldakorrak dira: euforia arina, gehi lasaitasuna eta barre egiteko bat-bateko gogoa, eta logura arina.
Dosi handiek lan koplexuak egiteko gaitasuna zailtzen dute, denboraren eta ikusmenaren pertzepzioa eta bat-bateko oroimena nahasten dute, eta lozorroa sortzen dute.
Kanabisaren kontsumoaren ondorio fisiko nagusiak, pertsonaren, kontsumitutako kantitatearen eta produktuaren konposizioaren arabera, ondorengoak dira:
– Erritmo kardiakoa handitzen da (taupadak).
– Listu jarioa gutxitzen da (aho lehorra)
– Odol hodiak dilatatzen dira (begi gorrixkak)
– Zenbaitetan, nazka sentitzen da.
Kontsumitzaileak, oro har, konturatzen ez badira ere, bilatzen ez diren ondorioak eragin litzakete, erabilera problematikoa agerian jartzen dutenak:
– Kontzentratzeko zailtasunak, gorabeherak eskolan…
– Mendetasun psikikoa, batzuetan kontsumo erregular eta sarri baten ondoren agerian jartzen dena.
– Arrisku sozialak erabiltzailarentzat eta bere ingurunearentzat, substantzia lortzeko legez kanpoko zirkuituekin dituzten kantaktuen ondorioz.
– Pertsona ahulenen kasuan, kanabisak haluzinazioak eta beren buruen pertzepzioaren eta kontzientziaren aldaketak eragin litzake: nortasuna bikoiztea, jazarpen sentipena, eta abar.
(Iturria: Drogak. + jakin – arriskatu. Gazte europarren gida)
ARGI IZATEKO KONTUAK
LEGEA ETA DROGAK
Drogarekin zerikusia baldin baduzu, badaiteke lege-hauste mota bi egitea:
LEGE-HAUSTE PENALA. Delitu edo huts-egitea da, Kode Penalak zigortua. Berez ekar dezake, zigor gisa, kartzelaldia edo, adingabea izanez gero, epailearen agindua bete beharra.
LEGE-HAUSTE ADMINISTRATIBOA. Administrazioaren arauek hainbat egintza zigortzen dute; sekula ez dakarte kartzelaldirik, bai ordea isunak: diruzkoak, agiriren bat edo lanpostua kentzea, etab.
A.- LEGE-HAUSTE ADMINISTRATIBOA.
Honako guztiak dira lege-hauste administratiboak: drogak herribidean (kalean, plazan edo parkean) kontsumitzea; droga soinean eramatea, nahiz eta zuk bakarrik kontsumitzeko izan; kalean droga hartzeko tresnak uztea. Horiek guztiak, esan bezala, lege-hauste administratibo larriak izanik, zigor moduan eduki dezakete 300-3000 euro bitarteko isuna, gidabaimena sei hilabetez kentzea edo errehabilitazioa egin behar izatea. Hala diote Hiri Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25. eta 28. artikuluek.
Droga jendaurrean kontsumitzeak ez dakar berez, zigor moduan, kartzelaldia; bai, ordea, isun ederra.
HAINBAT GAUZA GOGOAN HARTZEKO:
- Porruak kalean erretzea lege-hauste administratiboa da.
- Nork bere erabakien ondorioen ardura hartu behar du bere gain, harrapatzen dutenean ere bai. Harrapatzen bazaituzte, bada, eman zuk zeuk aurpegia eta ordaindu zuk zeuk, eta ez gurasoek, isuna.
- Hala gertatuz gero, errekurtsoak jartzea badaukazu; iradoki diezaiokezu isuna ezarri dizun erakundeari neurri ordezkoa proposa dezala eta zigorraren ordez bete.
- Kalean peta bat erretzen baduzu, jendeak erraz suposatuko du beste zerbait gehiago daramazula soinean eta erraz emango dizu aipu txarra.
- Eta behin aipu txarra zeureganatuta, erraz zintzilikatuko dizute lepotik besteen errua.
- Baten batzuek txarto pasatzen dute gainontzekoak zerbait hartzen ikustean. Zertarako ikusi behar zaituzte, bada?
B.- LEGE-HAUSTE PENALA (DELITUA)
Legez kontrako drogak landatu, prestatu, saldu, oparitu eta kontsumitzen ematea delitua da (Kode Penalaren 368. artikulua). Beraz, 18 urtetik gorakoa bazara eta aurrekoetakoren bat egin baduzu, jakin ezazu isuna ezar diezazuketela (isunaren zenbatekoa: soinean daramazunaren balioa bider hiru) eta 3-9 urte bitarteko kartzelaldia, edo hainbat lanbidetan jardun ezina.
Eta 18 urtetik beherakoa bazara?
Orduan ez zinateke kartzelara joango, baina epaileak erabaki lezake tratamenduren bat egin zenezala edo adingabeen zentro batean sartzea.
Nola jakin soinean daramazun droga zeure kontsumorako edo trafikatzeko dela uste izango ote duten?
Droga kopuruaz ari bagara, oro har jotzen da norberaren kontsumorako dela 3-5 egunetan har daitekeena. Hortik gora, trafikorako dela uste izango dute. Hiru, lau edo bost egun kontuan hartzea kasuaren eta epaimahaiaren araberakoa izaten da. Hasiera batean, medikuaren txostenaren bidez, auzitegiak aztertuko du zein izango den kontsumitzaile bakoitzaren menpekotasun-maila. Hau kontuan hartu eta gero, pertsona horrek 3-5 egunetan behar duen kopurua kalkulatuko da. Beste epai batzuetan agertzen diren zenbatekoak ere hartuko ditu kontuan.
Hona hemen, orientazio moduan, gehienezko kopuruak drogazale baten autokontsumorako:
- Heroina. Gehienezko zenbateko osoa 3 gramokoa da.
- Kokaina. Gehienezko eguneko zenbatekoa 1,5 gramokoa da.
- Estasia. Gehienezko eguneko zenbatekoa 3 pilulekoa da.
- Haxixa. Gehienezko eguneko zenbatekoa 5 gramokoa da. Kasu honetan, epaileak malguagoak izan ohi dira eta askotan autokontsumorako gehienezko zenbateko osoa 50 gramotan ezartzen dute.
- LSD. Eskuarki, 5 tripi edukitzea droga-trafikotzat hartzen da. Beraz, 5 tripi baino gutxiago eramatea da gomendagarriena.
Kopuru horiek orientatzekoak besterik ez dira eta azaldutako kopuruak baino gutxiagorekin ere arazoak izan zenitzake. Arazoak saihesteko, gomendatzen dizugu soinean egunean kontsumituko duzuna besterik ez eramatea. Eta gogoratu droga trafikoaren aztarna txikienaren aurrean, hau da, 5 euroko haxix, pilula edo dosi batekin, arazoak izan ditzakezula.
(Iturria: www.kolokon.com)
ZE EUSKERA ARRARUAN IDATZIYA DON EZ?