Kaixo denoi!
Aurtengoan ere iritsi da eskola kiroleko jardunaldien hasiera. Uda atzean utzi eta martxan jartzeko ordua da. Herriko ikastetxeek duela aste pare bat hasi zituzten beraien entrenamendu saioak eta larunbatetako jardunaldiak asteburu honetan iristen dira.
Kirol aniztasunaren barruan, jardunaldi berezia izango da lehenengo hau, benjaminek atletismo frogak eta alebinek errugbi jolasak egingo dituztelarik. Espero dugu indarrez eta animoz hastea kurtsoa eta gozatu dezazuela!
Hauek dira jardunaldiko datuak:
- BENJAMIN GUZTIAK ATLETISMOA ( Beraungo Mikel Odriozola Estadiumean)
*9:00 tan: Elizalde, Langaitz, Orereta eta Karmengo Ama.
* 11:00 tan: Haurtzaro, Beraun Berri, Koldo Mitxelena, Gamon eta Gurutzeko Alabak
- ALEBIN GUZTIAK ERRUGBIA (Lezoko Plazeta futbol zelaian)
*11:00 tan: Haurtzaro, Elizalde eta Langaitz
Besterik gabe, ederki pasatzea opa dizuegu eta animo neska mutilak!
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat
Abittu zerbitzuak kirol jarduera fisikoaren orientazioa eskainiko die oiartzuarrei