ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Uda pasatzeko aukera ezberdinak

Aukera asko daude udako oporrak igarotzeko.

Batzuk maleta prestatu eta beste lurralde batzuk bisitatzeko aukera hartzen dute. Beste batzuk, familikoei bisita eginez beren herrira abiatzen dira, baina izan badira opor garaia Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzeko aprobetxatzen dutenak.

Zure aukera azken hau bada, egun guztiko txangoak egiteko proposamenak luzatzen joango gara, etxetik hurbil aurkitzen diren leku zoragarriak proposatuz.

Zure laguntza beti ongi etorria denez, zuk ere txango ezberdinen proposamena egitea eskertuko dizugu. Honetarako, iruzkin bat idatzi dezakezu. Bertan proposatzen duzun txangoa eta ikus daitezkeen eraikin, leku,… ezberdinen erreferentzia idazten baduzu, dokumentu bat sortu eta blogean zintzilikatuko dugu guztion eskura egon dadin, edo gazteinfo@oiartzun.org helbidera ere bidali dezakezu zure proposamena.

Gure lehenengo proposamenak Nafarroan dagoen Irunberriko arroila bisitatzera eramango zaitu. Zure gustuko txangoa izatea espero dugu.

2. proposamena: Santimamiñe eta Omako Baso Biziduna

Ondo pasa!