Oiartzungo udalak garraio publikoaren aldeko pausoa emanez, Ekainaren 1etik aurrera, autobus zerbitzu berri hau izango dugu Oiartzuarrok eskura!
                                                           Â
Astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik) ibiliko da Xorrola martxan, zerbitzuaren hasiera goizeko 7.10etan eta amaiera 20.10ean izango du. Bidaiak 0.60 € balioko ditu.
Herriko honako leku hauetan izango ditu geldiguneak: arragua (topoa), Talaia (Urkia), Mamut, Aristegi (ugaldetxoko poligonoa), ugaldetxo, Ibarre, Iturriotz, Altzibar 1, Altzibar 2, Elorrondo (erriberane), Elorrondo (elizlde H.E), anbulategia, Yon Oñatibia (Makutso taberna) eta Mendin.
Urteko bonoa egiterik ere izango da. Informazioa, udaletxean, Elorsoro kiroldegian, Urrats paper dendan eta Xorrola autobusean emango dizute.
Ongi etorri bertsoa ere jarri diote!
Lotuko ditu Osakidetza
topoa eta eskola
inork jaso gabe egingo dugu
musika, dantza, futbola
aurrerantzean aita ta ama
kotxerik ez hartu inola
zure laguna egin nahi dugu
ongi etorri Xorrola
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN