Aste honetan, jardunaldi berezia izango da bai benjaminentzat eta baita alebinentzat ere. Bakarkako kirolak praktikatuko dituzte umeek aste honetan; igeriketa benjaminek eta atletismoa alebinek. Guztiak parte hartzera animatzen ditugu, zeren nahiz eta askorentzat jardunaldi “normal” baten modukoa ez izan, hala da eta beste edozein partidutara joaten diren moduan, ekintza hauetara ere joan behar lirateke. Gainera, nahiz eta hasieran gogo gehiegi ez izan, umeek oso ondo pasatzen dute ekintzak egiten dituzten bitartean.
     Beraz, animatu !!!
    Oiartzungo umeen ekintzen egutegia, honako hau izango da:
 – BENJAMINAK ( neskak eta mutilak):
* Igeriketa ( Lezoko Altzate igerilekuan ):
– 9:15: HAURTZARO
– 10:15: ELIZALDE
– ALEBINAK ( neskak eta mutilak ):
* Atletismoa ( Beraungo Mikel Odriozola estadioan ):
– 9:15: ELIZALDE
– 11:15: HAURTZARO
 Â
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat
Abittu zerbitzuak kirol jarduera fisikoaren orientazioa eskainiko die oiartzuarrei