ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Kale ekintzak: hitzen lapurra bertsotxongiloa

Azaroak 17 larunbata

arratsaldeko 17:00etan Haurtzaro ikastolako jantokiko bigarren solairuan.

ESTREINU MUNDIALA

HITZEN LAPURRA BERTSOTXONGILOAK.

Ahoz aho darabilgu egunero hitza. Gizakien arteko komunikazioan eta bizitzan bertan aparteko garrantzia dute hitzek, zalantzarik gabe. Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta, Libe eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere.

Sinopsia

Herriko plazan gustura dabiltza jolasean Libe, Ander eta Amaia. Hitzak dira jolas, eta herriko plazan itsatsi dituzten hitzekin kantatuko dute zenbait kopla, zenbait…

Plazatik alde egin, eta orduantxe ezustekoa! Zapi beltzez estalita agertu da norbait misterioz beterik… Lapurra, hitzen lapurra! Ataka gaitzetik

Ahoz aho darabilgu egunero hitza. Gizakien arteko komunikazioan eta bizitzan bertan aparteko garrantzia dute hitzek, zalantzarik gabe. Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta, Libe eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Hiru ordu laurdenen bueltan, hitzarekin ibiliko dira jolasean txotxongiloak, antzezleak, baita zortzi urte bitarteko ikus-entzuleak ere.

Sinopsia

Herriko plazan gustura dabiltza jolasean Libe, Ander eta Amaia. Hitzak dira jolas, eta herriko plazan itsatsi dituzten hitzekin kantatuko dute zenbait kopla, zenbait…

Plazatik alde egin, eta orduantxe ezustekoa! Zapi beltzez estalita agertu da norbait misterioz beterik… Lapurra, hitzen lapurra! Ataka gaitzetik irten beharrean, ezustekoren bat jartzea erabaki dute geure lagunek, eta, haurrek lagunduta jakingo dute, azkenean, nor den lapur zikoitz hura.

Nor da baina, lapurra? Ximon da baina, lapurra! Aurrez, hitzak plazan itsasten lagundu digun mutil lotsatia. Zergatik egin digu, baina, hori Ximonek?

Bertsoak egiteko behar zituen hitzak.

Ximonek aitorpena egin, lagunek barkatu eta guztien artean koplak asmatu eta kantatuko dituzte hitzak erabiliz. Hau da haurren poza hitzen jolasean! Musika instrumentuek ere jantzi egiten dute kantua! Biolin, gitarra, txistu nahiz armonika doinuen alaitasunak argituko du istorioaren amaiera bizia.