Udazkeneko giro freskoak etxeko goxotasunaren bila eramango ditu familia asko. Giro horretan haurrei kantatu izan zaizkien kantak gogoratzeko helburuarekin antolatu dugu tailer hau.
Alaitz Guridi eta Edurne Saizarrek emango duten tailerraren oinarrian sehaska kantak izango dira eta horien ondoan haur txikiei kantatu izan zaizkien beste kanta batzuk.
Etxeko haur, heldu, guraso eta aiton-amonak ekitaldi honetan parte hartuaz gozatzera gonbidatuta daude.
Udaletxeko areto nagusia (Oiartzun)
Azaroak 9, 16:30
Sarrera: doakoa (aforo mugatua)
More Stories
GABONETAKO EGITARAUA
GABON APAINGARRIAK SORTZEN
AZAROAK 30, JOLAS KOOPERATIBOA / EUSKARAREN ASTEA