Erdi Aroko eta Iberiar Penintsulako ondare tradizionalaren interesagatik elkartu diren bost musikari eta ikertzaile gazte dira. Beraien ustez garrantzitsuak diren egoera sozialak erakusteko helburuarekin, Erdi Aroa bere berezko musikaren bidez behatu eta aztertzen dute. Alaia Belaunzaran, Livia Camprubí, Bea Peña, Pablo F. Cantalapiedra eta Víctor Gallegok erdi aroko soinutresna haeun erreprodukzioak jotzen dituzte: harpa, fidula, zarrabetea, flauta eta herri perkusiozkoak. “Deserriko kantua” izeneko emanaldian Cid zaldunaren deserriko eresia kantatuko digute, musulmanen mendeko lurrak birkonkistatzera joan zenekoa.
ANTOLATZAILEAK: Oiartzungo Udala, Oiartzungo Antzerki Taldea eta Soinuenea Fundazioa
Udaletxeko Areto Nagusia
More Stories
GABONETAKO EGITARAUA
GABON APAINGARRIAK SORTZEN
AZAROAK 30, JOLAS KOOPERATIBOA / EUSKARAREN ASTEA