
Osasun Sailak korona birusa geldiarazteko indartze-neurriei buruzko gomendioak eman ditu. Eremu askotan, kutsatzeko arriskua gutxitzera bideratutako intentsitate handiko neurriak hartu dira, baina gainerakoan ere jende kontzentrazio handiak sor ditzaketen ekitaldiak bertan behera uztea gomendatzen ari da.
Koronabirusak gripearen birusen oso antzeko profila dauka alderdi askotan (transmisioa, gaixotze-heriotza), baina fisikoki kontaktuak edo hurbiltasunak kutsakorra izatea areagotzen du.
Ondorioz, honen bitartez biztanlego guztiari jakinarazten zaio ABARAXKA UDAL LUDOTEKA bihartik, ostirala 13, aurrera itxi egingo dela. Gaurko egunean, aukeran ere bertara ez etortzea aholkatzen dugu. Berriz ere Osasun Sailak adieraztean irekiko ditugu gure ateak.
Milesker
Abaraxkako hezitzaileak
More Stories
MARTXOAK 15, GURE HILAK OROITZEKO EGUNA
GURE HILAK OROITZEKO EGUNA PRESTATZEN
OTSAILAK 15, OSPITALERA BISITA.