Apirilaren 28an, goizeko 9:30etik 13:30era, urritasunen bat duten eskolarrek jarduera desberdin batez gozatzeko aukera izango dute, kasu honetan eskaldaz, Elorsoro Kiroldegiko rokodromoan.
Helburu nagusia:
Urritasunen bat duten ikasleei beren autoestima areagotzen laguntzea, espazio-eremu berri batetik mugitzeko gai direla nabaritzeak ematen duen plazerra segurtasunez probatzeko aukera emanez, zutikako lur eremu batetik mugituko baitira.
Edukiak eta jarduerak:
- Parte hartzaileak eta monitoreak aurkeztea eta ibilbidea azaltzea.
- Materiala ezagutzea: erabili behar diren materialak ukitzea, hala nola, presak, soka, arnesa, mosketoiak, eta abar. Osagai bakoitza nola erabiltzen den ezagutzea.
- Sokarekim eta arnasarekin trebatzea:lurretik zentimetro batzuetara sokatik zintzilik egotearen esperientzia probatzea.
- Eskalatzearen simulazioa: postura egokiak hartzea, lurretik metro batera horma-barretatik barrena mugituz.
- Benetako eskalada: rokodromoan egokituta dauden bideetako bi igotzea.
- Jarduera ebaluatzea: hizketaldi bat monitoreen eta partaiden artean.
Jarduera Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak antolatzen du eta izen-emateak ikastetxearen bidez egin beharko dira.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN