XXXIX. Ibilaldi Neurtua
Bizardia elkarteko mendi taldeak, Oiartzungo XXXIX. Ibilaldi Neurtua antolatuko du datorren igandean, hilak 22, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Doneztebe plazan hasi, eta bost orduko ibilaldia egin ondoren, Gurutzeko elkartean izango dute helmuga mendizaleek.
Irteeran izan nahi dutenek, igandean bertan eman behar dute izena. Bizardiako Mendi taldeak jakinarazi duenez, mendia gustuko duten guztiek parte har dezakete. Aurreneko taldea 07:30ean aterako da Doneztebe plazatik, eta besteak minututik minutura. Hau izango da egingo duten ibilbidea: Portugal baserrira abiatuko dira; ondoren, Ozentzio eta Elorrietako kaskoa pasatuko dituzte; Zorrola zubia gurutzatu eta Portuberriko makinetxera abiatuko dira. Gurutzera iritsi aurretik, bidegorria, Burkondo, Bosbideta eta Ameztoietaberri zeharkatuko dituzte
Bidean zehar zenbait tokitan fruta eta ura jarriko dituzte mendizaleak indarberritzeko eta amaieran hamaiketakoa izango dute elkartean.
Ehiza ibilaldia, Arkalen
Bizardiako Ehiztari taldeak, egun berean, urtero egin izan ohi duten ehiza ibilaldia antolatuko du. Jarduera Artaleko zelaietan burututuko da, goizean zehar.
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!