Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak diru-laguntzak eskaintzen ditu, “Izango Zara” programaren barnean, auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako. Lankidetzako eta boluntariotzako proiektuen arloan dauden beka hauen helburua da ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.
Gutxienez 3 kidek osatutako taldeek parte har dezakete deialdian. Hona hemen baldintzak:
- 18 urte beteta izatea, eta 2017ko abenduaren 31n, 31 urte bete gabe izatea.
- enpresa edo elkarte bat ez osatzea eta nortasun juridikorik ez izatea.
- Taldeko parte-hartzaileen bi herenek, gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio-auzoa izatea.
Deialdian parte hartzeko, proiektu bat garatu beharko da: interes sozial edota kultural garbia izan behar du Gipuzkoa osoarentzat edo bertako eskualde espezifiko batentzat.
*Eskaera egiteko epea: uztailak 7
*Beka, laguntza eta praktiken programaren informazioa guztia: www.gipuzkoangazte.eus/eu/izangozara/gazteak-auzolanean
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN