Apirilak 30ean, igandean, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian Marina Pintosek gidatuta, familientzat yoga, kontzentrazio eta erlaxazio tailerra izango da. Ekimen hau HAZIAK egitasmoaren baitan, hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da. Lekuak mugatuak dira. Horregatik beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 685 32 30 40 telefonora mezu bat bidaliz.
Yogak eskaintzen dizkigun teknikak, gaur egungo azelerazioa, estresa eta kontzentrazio eza gutxitzeko oso lagungarriak dira, baita familiako kide guztien arteko harremanak estutzeko ere. Hala, gure gorputzak arindu eta luzatzeaz gain, burmuina eta orokorrean osasunarenetzat hain garrantzitsuak diren isiltasuna, atentzioa ezartzea, gogoeta eta erlaxazioa lantzeko aukera izango dugu tailerrean.
HAZIAK egitasmoak garrantzia handia ematen dio orainaren jabe egiteari, norberaren barne mundua azaleratuz botere harremanen lanketa osoa garatzeko kontzientzia hartzeko prozesu gisa. Hain zuzen ere yogak horretan laguntzen du eta ekimen hau testuinguru horretan kokatu behar dugu. Marina Pintos yoga irakasle eta musikariaren eskutik, haur eta helduek elkarrekin tailer berezi hau bizitzeko aukera izango dute, eskola ordutegitik kanpo eta familian gozatuz. Animatu eta parte hartu!
Herria: Oiartzun.
Lekua: Elorsoro Kiroldegia.
Ordua: 11:00etatik 12:30era. 10:45etan elkartuko gara sarreran eta denak elkarrekin sartuko gara barrura.
Adina: 5 urtetik gorakoentzat (haurrek heldu batekin etorri behar dute).
Eraman beharrekoa: Arropa arina eta tapatzeko manta bat.
Oharra: Izen ematea mugatua izango da, telefono honetan mezu bat bidali eta baieztapena jasoko da, 685 32 30 40.
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!