ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

XXXVIII. Ibilaldi Neurtua eta ehiza ibilaldia datorren igandean, Bizardia elkartearen eskutik

XXXVIII. Ibilaldi Neurtua

Bizardia elkarteko mendi taldeak, Oiartzungo XXXVIII. Ibilaldi Neurtua antolatuko du datorren igandean, hilak 23, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Doneztebe plazan hasi, eta bost orduko ibilaldia egin ondoren, Gurutzen izango dute helmuga mendizaleek.

Irteeran izan nahi dutenek, igandean bertan eman behar dute izena. Bizardiako Mendi taldeak jakinarazi duenez, mendia gustuko duten guztiek parte har dezakete. Aurreneko taldea 07:30ean aterako da Doneztebe plazatik, eta besteak minututik minutura.  Elizalde auzotik abiatu eta Lezo aldera joko dute handik Jaizkibel mendia zeharkatzera. Hortaz, Urkabe, Agerre, Jaizkibel, Ameztoi, Jaizkibelgo antenak, Santa Barbara Paradorea, Alarguntza, Gaintxurizketa, Arkale, Bunkerre izeneko parajeak igaro eta Gurutze auzoan amaituko dute.1419878529-CIMG6530

Bidean zehar zenbait tokitan fruta eta ura jarriko dituzte mendizaleak indarberritzeko eta amaieran hamaiketakoa izango dute elkartean.

Ehiza ibilaldia, Arkalen

Bizardiako Ehiztari taldeak, egun berean, urtero egin izan ohi duten ehiza ibilaldia antolatuko du. Jarduera Artaleko zelaietan burututuko da, goizean zehar.