
Bai, 10 urte, internet unibertsoan bizitza erdia :-). Blogak modan jartzen hasi zirenean martxan jarri genuen www.gazteoiartzun.net egitasmo piloto modura. Garai haietan arraroa zen horrelako tresna bat, eragile ezberdinen parte-hartzearekin erabiltzea eta proiektu berritzaile bezala leku ezberdinetan aurkeztu izan zen.
Orain, 2.000 sarreratik gora argitaratu ondoren, 10. urteurrena betetzen dugun honetan, urte hauetan zehar parte-hartu duten eragile guztiei zoriondu nahi diegu, beraien lana gabe ezinezkoa litzatekeelako 10 urte hauek bete izana.
Mila esker guztiei!!
20 urteurrenaren bila?
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!