*************************************************************************************************
SARRERA HAU INUXENTE EGUNEKO TXANTXAN IZAN DA!!
*************************************************************************************************
José Mourinhoren baieztapenarekin, 2016. urteko Oiartzungo Kirol jardunaldietan parte-hartuko dute kirolarien zerrendari forma ematen ari gara. Chelsea taldearekin amaitu ondoren, ‘denboraldi hau lasaitasunez hartzeko erabakia hartu dut, zenbait hitzaldi eman eta familiari lehentasuna emango diot’ aipatu digu eta hitzaldi horien artean, ‘Kirola Zertarako‘ jardunaldietan izateko konpromezua hartu du.
Mourinhorekin batera, aurrez aipatu genuen bezala, Pep Guardiola ere izango dugu ‘Kirola Zertarako’ jardunaldietan. Oraingo gestioak, biak mahai inguru berdinean izatera zuzenduko dira. Guardiolak azaldu digun bezala, ‘ez dut inongo eragozpenik edozeinekin mahai inguru batean esertzeko, baina nire kirol agendak agitzen du eta libre dudan data batean izan beharko du‘.
Koldo Fernandez-ek, Oiartzun K.E.ko lehendakariak, ilusio handiz hartu du bi entrenatzaile hauen presentzia Kirol Jardunaldietan:
“Puntako taldeak zuzentzen aritzen diren bi fenomeno hauek gurekin izatea beti da aberasgarria. Ziur nago bietatik asko ikasteko aukera izango dugula”
Gogoratzen dizuegu, Kirol jardunaldietarako, futbolaz gain, oraindik aukera daudela beste kirolari edo kirol munduko pertsonak proposatzeko. Informazio guztia hemen: 2016ko Kirol Jardunaldiak
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!