ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Bizi D’elikatuz…eta mugituz!!!

Marka handi guztien atzean entrenamendu ikusezin asko dago. Entrenamendu ikusezin hori ikusten ez diren arren kirolariaren azken errendimenduan garrantzia handia duten faktore askok osatzen dute. Hau da, atleten errendimenduan positiboki eragiten duten kirolaz aparteko ekintza edo jarduerak dira.

Elikadura da entrenamendu ikusezin horretako osagaietako bat, bizi-estilo osasungarriaren osagai izateaz gain. Eguneroko elikadurak eragin zinez adierazgarria du kirolari baten errendimendu fisikoan. Entrenamendua eta lehiaketa hasi aurretik, entrenamendu eta lehiaketa horrek irauten duen bitartean eta hura amaitu ostean dieta egokia, kopuru eta kalitateari dagokionez, mantentzea ezinbestekoa da errendimendu fisiko hori hobetu eta lesio ugari saihesteko.

Kirolariaren errendimendua hobetzeko bi faktore erabakigarri zaindu behar ditugu:

  • Elikadura anitza eta orekatua
  • Hidratazioa

Gehiago jakin nahi? Begira gida honetan azaltzen diren gomendioak:

Bizi D’elikatuz …. eta mugituz!!!