Atzo, Errenteriko Udal pleno aretoan, aurtengo Oarsoadeako eskola kiroleko datuen berri eman zuten eskualdeko herrietako zinegotziek.
Oarsoaldeko lau udalek 15 bat urte daramatzate Eskola Kirolaren kalitatea hobetzeko lanean. Kirol eta euskara teknikarien lan-mahai batek gidatzen du lan hau, eskola kiroleko koordinatzaileen bitartez eta beraien lanari esker, entrenatzaileen prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera bermatzen da.
Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea eskualdearen garapenerako agentziaren lehendakariak adierazi duenez, gaurko agerraldian Unai Unsainek (Errenteriako kirol zinegotzia), Migel Mari Torreak (Pasaiako kirol zinegotzia), Oihan Tellok (Oiartzungo kirol zinegotzia) eta Mikel Arrutik (Lezoko kirol zinegotzia) ikasturte honi dagokion eskualde mailako Eskola Kirolaren datu esanguratsuenak ezagutzera eman dituzte. Era berean, agerraldian Errealeko fundazioko lehendakaria Andoni Iraola egon da.
Oarsoaldeko ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8-12 adin tarteko ikasleak 2.696 dira guztira eta horietatik 1.420 ikasle dabiltza eskola kirolean, hau da erdia baino gehiago (%53). Horrek erakusten du datu hauen benetako neurria eta garrantzia.
Ikasturte honetan zehar, 133 talde osatu dira guztira (14 talde gehiago aurreko urtearekin alderatuta) eta 71 entrenatzaile arduratu dira 133 talde horien saioak gidatzeaz (16 emakumezko eta 55 gizonezko). Udalerri bakoitzean sortu diren talde kopuruak honakoak izan dira: 73 talde Errenterian, 24 Oiartzunen, 23 Pasaian, eta 13 Lezon.
Bestalde, azpimarratu beharra dago nesken parte-hartzea gorantz doala urtez urte, poliki bada ere. Nesken %35k hartzen du parte eskola kirolean eta mutilen %65ak.
Azkenik aipatu, gaur egun eskola kirola jarduera %100 euskaraz egiten dela, urteotan guztiotan egin den lanari esker; entrenatzaileen kirol prestakuntza eta euskararen ezagutza eta erabilera ahalbidetzen baitira.
Errealak, kirol aniztasunaren filosofiarekin bat eginez, Oarsoaldeako begiraleen prestakuntza indartzeko ikastaro bat eskainiko du
Andoni Iraolak adierazi duenez, Errealak bat egin izan du beti eskola kirolaren filosofiarekin, alegia, kirol aniztasunarekin. 8-12 adin tartean kirol bat baino gehiago ezagutu eta lantzeko eskaintza onuragarria da neska-mutikoentzat. Hainbat kirol ezagutu eta gustukoenak hautatzeko aukera izan behar dute haurrek. Era berean, Oarsoaldean garatzen ari diren eskola kirolaren egitasmoa oso garrantzitsua dela adierazi zuen, eta egitasmo hau indartzeko proposamen bat eskaini zuen agerraldian: Oarsoaldeko eskola kiroleko begirale guztientzako ikastaro bat begiraleak kirol aniztasunean prestaturik egon daitezen.
Bestalde, Andonik azpimarratu du hastapeneko adin honetan, eskola kirola epe luzerako prestakuntza horren osagarria dela eta gizarteratzeko beharrezko tresna. Horretaz gain, kirolarekin gozatzea eta ondo pasatzea oso garrantzitsua dela, “ez diegu errendimendua eskatzen, kirola egiten gozatu eta ondo pasatu dezaten baizik”. Fundazioak beste eskualdeetan hitzarmen desberdinak sinatu zituzten 26 ikastetxeekin eta oso emaitza onak lortu dituzte. Orain Oarsoaldea eskualdera datoz ikastaro hauek eskaintzera eta Andonik aipatu bezala, “euskola kirola” zabaltzera.
Aipamenak:
Real Sociedad Fundazioak Oarsoaldeko Udalekin lagunduko du
El 53% de los alumnos de 8 a 12 años participa en deporte escolar
Real Sociedad Fundazioa colabora con los Ayuntamientos de Oarsoaldea
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!