
Sukaldaritza tailerra egin dute gaur 3 urteko neska-mutilek; 4 eta 5 urtekoak, berriz, errekara joan dira eta eskulan batzuk egin dituzte. 1. mailakoak igerilekura joan dira eta 2. mailakoak errekara, ondoren Aiton-Etxera bisita egiteko. 3. eta 4. mailakoek antzerki polit-politak prestatu dituzte eta goizaren amaieran HHko haurrei antzeztu dizkiete. Eta 5. eta 6. mailakoek eta sahararrek murala margotzeko prestaketak egin dituzte eta ondoren errekara joan dira.
More Stories
Apirilak 3-11 udalekuetako dokumentazioa
UDALEKUAK 2025/Colonias 2025
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?