Joan zaigu udalekuetako 2. astea eta batzuk gaur bukatu dituzte udalekuak -hurrengo urtera arte, lagunak!- ; beste batzuk, berriz, hurrengo astelehenean etorriko dira gurera.
Txikienak igerilekuan izan dira lehenengo eta gero eskolara etorrita aurpegia margotzen, pintatzen, musika entzuten… aritu dira. 1. mailakoak irratian izan dira udalekuen berri ematen eta gero sukaldaritza tailerra egin dute. 2. mailakoek “transformer” egin dute eta ondoren txantxa jolasetan ibili dira. 3 eta 4. mailakoek Oiartzungo hegaztiei buruzko argazki eta informazio interesgarriak jaso dituzte Xabier Mendarteren eskutik. Eta 5. eta 6. mailakoak eta sahararrak igerilekuan izan dira. Lehenago, hala ere, blog honetan idatzi dute aste honetan egindakoa.
4 urtekoek atzo kamisetak tindatu zituzten eta gaur eraman dituzte etxera:
More Stories
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 29, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 26, PLANGINTZA