Altxorraren bila ibili dira gaur udalekuetako txikienak eta, azkenean, aurkitu dute! 1. eta 2. mailako neska-mutilak igerilekura joan dira, baina aurretik mural polit-politak egin dituzte eskuak eta oinak tenperaz zikinduta. 3. eta 4. mailakoak kirolari papera hartu dute eta jo eta ke ibili dira. Zaharrenak, berriz, eskulanak egiten aritu dira. Gainera, batzuek atzo eta beste batzuek gaur, tartetxo bat hartu dute Oreretako udalekuetan daudenei gutunak idazteko; ea zer erantzuten diguten!
Zer sasoia duten neska-mutil hauek, zerua lainotuta eta hala ere igerilekuan!
More Stories
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 29, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 26, PLANGINTZA