Gaur goiza hasteko 5. eta 6. mailako neska-mutilek ipuinak kontatu dizkiete HHko haurrei. Txikienek gaur ogia egin behar zutela aprobetxatuta, Manuel Lekuonaren ipuina kontatu diete, ogiari buruzkoa. Eta 5 urtekoei anai batzuei buruzko beste ipuin bat. Ogia egin dute segidan eta, gero, 3 urteko haurrak Zaharren egoitzara joan dira marrazki batzuk oparituz bisita egitera. Elkarrekin abesti batzuk abesteko ere aprobetxatu dute. LH 1. mailakoak, aldiz, Altzibarko Aiton-etxera egin dute bisita eta haurrek atzo egindako lore batzuk oparitu dizkiete. 2. mailakoak, sendabelarrei buruz pixka bat ikasi ondoren, Elizalde inguruan aritu dira horiek biltzen. Eta handienak, 3. mailatik gorakoak, igerilekuan izan dira.
Begira ze ogi ederrak egin dituzten 4 urteko neska-mutilek!
More Stories
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 29, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 26, PLANGINTZA