Udalekuetan dena ongi joan dadin beharrezkoa da, besteak beste, eguna bukatzen dugunean, 13:30ean, gurasoak zuen haurraren bila etortzea Elizalde Eskolara (autobusa hartzen duten haurren kasuan, autobus geltokira).
Horrek ezin badu horrela izan eta egunen batean gurasoaren partez aitona, izeba, bizilaguna… etorriko bada haurraren bila, aldez aurretik udalekuetako koordinatzaileari jakinarazi beharko diozue Ardura orria-ren bidez. Bestalde, haurra udalekuetan dagoen bitartean bere gurasoa ez den beste norbaitek atera behar izanez gero (medikuarenera joateko-edo), kasu horretan ere “ardura orria” ekarri beharko duzue sinatuta aldez aurretik.
Zuen haurra, beste norbaitekin ez, baina bere kabuz joango bada etxera udalekuek irauten duten hilabete osoan zehar, Guraso baimena ekarri beharko duzue sinatuta udalekuen lehenengo egunerako, horretarako baimena duela ziurtatzeko.
Beraz, badakizue: behar izanez gero, orri hauek ekarri beteta.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
En castellano:
More Stories
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 29, ZER EGINGO DUGU?
UZTAILAK 26, PLANGINTZA