ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Oiartzungo udalekuak 2013: Haurren eta begiraleen izen ematea

Uda iristeko oraindik ere denbora dexente geratzen den arren, aurtego udalekuak prestatzen hasi gara eta izen ematearekin hasi beharrean gaude!

Horrela ba, aurten ere uda dibertigarri bat pasa nahi baduzu eta udalekuetan parte hartu nahi baduzu, datorren martxoaren 11tik 23ra bitartean duzu izena emateko epea.

Haurrak

Aurtengo udalekuetan izena emateko aukera ezberdinak daude. Aurreko urteetan hilabete osorako izena ematen zen moduan, aurten hamabostaldika izena emateko aukera luzatu dugu:

– Uztailak 1etik 12ra

– Uztailak 15etik 26ra

– Uztailak 1etik 26ra

Horrela bakoitzak izena ematen duenean zein epealdi aukeratzen duen zehaztu beharko du izen emate orrian eta aukeratu duenaren araberako diru sarrera egin parte hartuko duen haurraren izenean.

Parte hartzaileak, Oiartzunen erroldatuta edo herriko ikastetxeetako batean matrikulatuta egotearen baldintza bete beharko du.

Bestalde gogoratu, izena emateko garaian ordain-agiria, izena emateko orria eta gizarte segurantzako txartelaren fotokopia aurkeztu behar direla eta epez kanpoko izen ematerik ez dela onartuko inolako kasutan.

 

Deialdia

Izen emate orria

Autobus zerbitzua

 

Begiraleak

Oiartzungo udalekuetan lan egin nahi duten begireleek izena emateko epea martxoak 11tik 23ra izango dute.

Izena ematen duten hautagai guztiek froga praktiko bat egin beharko dute, hainbat atal izango dituena, aurrerago hitzortutako egun eta orduan. Atal teoriko eta praktikoko puntuazioen baturatik lortutako emaitzek zehaztuko dute begiraleen zerrenda puntuazio handienetik hasita txikieneraino.

Hautapen frogak bukatu ostean eta zerrendak argitaratu ondoren, lanerako hautatuak izan diren begirale guztiek, ezinbesteko izango dute, Ekainaren 1ean programaketaren garapeneko jardunaldian parte hartzea.

Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko inolako kasutan.

 

Begiraleen aukeraketarako oinarriak

Izen emate orria