(Irudia www.kataxulo.com web gunetik hartua)
Urtarrilak 12, 19 eta 26an Gurutze auzoko Bizardia elkartean izango dira kale ekintzak ihoteetako mozorroak prestatzeko!
Tailerrak: ihoteetako zakuak, txapelak, intxixu eta sorgin buruak,…
Materiala: norberak bere materiala eraman behar du. (Oinarrizkoa: guraize, kola, zelo, artilea, margoa, pintzelak, akuarelak, grapagailuak,… bertan egongo dira)
Zer behar duzu gauza bakoitzerako:
Intxixu burua egiteko:
– Kartoizko kaja ertaina
– Egunkari zaharrak
– Adarrak egiteko (oihala beteta, bikingoen mozorrotakoa,…)
Sorgin txapela egiteko:
– Oihal txuria (maindireak izan daitezke, kontua izan 2 metro behar direla)
– Jostorratza eta haria
– Txapela barrutik betetzeko (plastikozko poltsak, goatina, egunkariak,… pisua ez duen zerbait)
Sorgin maskara:
– Maskara: (txinoen dendetan erosi daiteke eta moztu)
Zakuzko arropa:
– Zakua (mertzerietan eros daiteke)
– Oihal zatiak
– Pastorratza eta artilea
Txapela egiteko:
– Lastozko txapela
– Oihal puskak
– Pastorratza eta artilea edo grapagailua
Haurrak guraso edo heldu batekin joatea eskatzen da mozorroak egiten laguntzeko.
More Stories
TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.
OTSAILAK 1: TARRAPATANA. BERTAN BEHERA!
URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!